XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren solairuan eskailera eskergak maila txikiagoak hartzen zituen hirugarren solairuraino.

Hirugarren solairutik laugarreneraino, estua zen eta aldapatsua eta ez zuen inolako alfonbra motarik.

Pasabidea zeharkatuz, etxekoandreak ate bat zabaldu zuen egongela ilunaren amaieran.

Bestaldean beste eskailera txikiagoa zegoen.

- Nora doa? -galdetu zuen Krassyk eskailera seinalatuz.

- Dorreko gelara doaz -erantzun zuen emakumeak.

- Norbait bizi al da hor? -galdetu zuen Krassyk.

- Bai -esan zuen etxekoandreak-, badira bost urte alogeran dagoela.

Krassyk gela txiki bateraino jarraitu zion.

Ohe bikoitz haundi bat zeukan, komoda bat ispiluarekin, bizkarralde zuzena zuen eserleku bat ezabaturiko tapizeriaz.

Gelako bazter bat banatua izan zen kretonazko oihal zaharkitu batzuez.

Atzekaldean, burdinezko barra bat jarria zuten izkinan arropak zintzilikatzeko erabil zedin.

Leiho bat besterik ez zegoen, luzea eta estua, Banks Street-era ematen zuena.

Herenile marroizko oihalzar pisutsu batzuk, beste gela baten haunditasun desagerturikoaren hondakinak, zuzen eta tente jeisten ziren tortikaz leihoko goikaldetik lurreraino.

Baina hala ere Krassy bere bizitza osoan bizi izandako gelarik politena zen.